Errepideak

Motor gidari bat hil da Eugin, pendiz batean behera erorita

2010eko apirilaren 29a
11:25
Entzun
Bost metroko sakan batean behera motoarekin amilduta hil zen atzo iluntzean Carlos Perez Igea, 31 urteko Artikako (Nafarroa) bizilaguna. 20:30 inguruan gertatu zen istripua, N-138 errepideko 14. kilometroan, Eugiko lurretan. Lagun batek deitu zuen Sos Nafarroara, eta anbulantzia medikalizatu bat eta suhiltzaileek parte hartu dute salbamenduan. Amildegia sakona eta malkartasua zenez, lanak izan zituzten gaztearengana iritsi eta jasotzeko. Anbulantziraino bizirik eraman zuten, baina Nafarroako Ospitalera zeramatela hil egin zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.