Trafiko istripu larria gertatu da bart Getxon (Bizkaia), Neguri auzoan: motor batek eta auto batek aurrez aurre jo dute 21:55 aldera Algorta Etorbidean, gasolidengiaren parean, eta motor gidaria hil egin da. Errepide laguntza ematen duen DYA elkarteak agertu duenez, motor gidaria airean atera da autoa jo ondoren, eta lurrera erortzean hartutako kolpe handiaren ondorioz segituan hil da. Autoan zihoan 90 urteko emakumezko bat zauritu da istripu berean, baina ez du larritasun handiko ezer.
Nafarroan, berriz, kamioi batek matxura izan du N-121-A errepidean, Endarlatsa parean, eta traban geratu da. Hori dela eta, auto ilara handiak saiheste aldera, ahal dela errepide hori hartu ordez A-15 hartzeko eskatu du Foruzaingoak.
Errepideak
Motor gidari bat hil da Getxon, auto batekin talka eginda
Autoan zihoan 90 urteko emakumezko bat zauritu da istripu berean. N-121-A errepidean, berriz, matxura izan du kamioi batek eta traban dago. Ahal dela A-15a hartzeko aholkatu du Foruzaingoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu