Ezbeharra

Motor gidari bat hil da Irunen, auto baten aurka jo ostean

Arratsaldeko laurak aldera gertatu da ezbeharra, GI-636 errepidean, Donostiarako noranzkoan.

GI-636 errepidea, Irun (Gipuzkoa) parean. BERRIA
2021eko maiatzaren 16a
19:09
Entzun

Moto gidari bat hil da gaur arratsaldean GI-636 errepidean, Irun (Gipuzkoa) parean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gidariak 44 urte zituen, eta Irungoa bertakoa zen. Arratsaldeko laurak aldera gertatu da ezbeharra, hildakoak gidatzen zuen motorrak eta auto batek elkar jo dutenean.

Larrialdi zerbitzuak iristerako, hilda zegoen gidaria, eta errepidea itxi egin behar izan dute. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.