Errepideak
Motor gidari bat larri zauritu da Donemiliagan
Motor batek eta auto batek elkar jo dute Donemiliagan (Araba), eta, ondorioz, motorraren gidaria, gizonezko bat, larri zauritu da.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako azalpenen arabera, 06:05 aldera gertatu da ezbeharra, A-3020 errepidean: Chrysler Voyager auto batek eta motor batek elkar jo dute, eta motorraren gidaria, 35 urteko F.I.S. larri zauritu da. Gasteizko Santiago erietxera eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu