Irudia. Ultzama

MOTOR GIDARI BAT LARRI ZAURITU DA

2012ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Emakume bat larri zauritu da Ultzaman, Nafarroan, bi autoren eta motor baten arteko istripuaren ondorioz. N-121 errepidean gertatu zen ezbeharra, atzo, 12:10 aldera. Irunera bidean zihoan motorra. Kontrako bidean heldu zen autoaren kontra jo, eta lurrera erori zen motorreko gidaria, 48 urte inguruko emakume alemaniar bat. Autoak beste ibilgailu bat jo zuen, baina ez zen inor zauritu. Motor gidaria Nafarroako Ospitaleen Gunera eraman zuten, larri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.