Motor gidari bat zendu da Donibane Lohizunen
BAIONA. Errepide ezbehar larri bat izan zen herenegun gauean Donibane Lohizunen (Lapurdi). Auto batek motor bat jo, eta motorreko gidaria bertan hil zen. Jendarmeek ez dute argitu zerk eragin zuen istripua, baina eguraldi euritsuak eragina izan zuela uste da. Gidaria polizia etxera eraman zuten, eta atzo goizean egin zioten galdeketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu