Motorrarekin txakur bat jota, gizon bat hil da

2012ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
HERNANI. Errepide istripu batean 47 urteko motorzale bat hil da Hernanin (Gipuzkoa). Ezbeharra Antziola auzoan gertatu zen, atzo, 07:00etan. Eusko Jaurlaritzako HerrizaingoSailak jakinarazi duenez, bidera irten zen txakur bat jo zuen motorrak, eta, kolpearen ondorioz, errepidetik atera zen. Gidaria hiru metroko amildegi batean behera erori zen. Ertzaintzak lekukoak eskatu ditu zer gertatu zen argitu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.