Opel Kadett auto batek eta Vespa moto batek talka egin dute Astigarragan (Gipuzkoa), arratsaldeko 14.20etan. Medikalizatutako anbulantzia bat ezbeharraren tokira joan da, baina moto gidaria hil egin da. Ertzaintza istripua nola gertatu den ikertzen ari da.
Bestetik, pertsona bat zauritu egin da Hernanin bi furgonetak aurrez-aurre jo ondoren. Gidarietako bat furgoneta barruan harrapatuta gelditu da, eta Donostiako suhiltzaileak joan dira istripua gertatu den lekura, gidaria ateratzera. Gero, Gipuzkoako Donostia ospitalera eraman dute.
errepide istripua
Motozale bat hil da Astigarragan auto batekin talka eginda
Motozale bat hil eta auto gidari bat zauritu da Astigarragan (Gipuzkoa) gertatu den errepide istripuan. Auto batek eta moto batek talka egin dute, eta ondorioz, moto gidaria hil egin da. Bestetik, Hernanin bi furgonetak aurrez-aurre jo dute, eta gidarietako bat furgoneta barruan harrapatuta gelditu da. Donostiako suhiltzaileek atera dute gidaria, eta Gipuzkoako Donostia ospitalera eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu