Motzean

2012ko urriaren 13a
00:00
Entzun
•Lehendakari izaten ez bazara, Espainiako politikara joko duzu? Nire helburua lehendakari izatea da.

•Lehendakari izaten bazara, zein neurri hartuko duzun lehenengo? Enplegurako politikak definitzeko erabiltzea lehen osoko bilkura.

•Lehendakari izatearen gauzarik onena? Euskadin ireki den askatasun eta normaltasun aro berria. Espero dut etorkizunean elkarbizitzaren aroa ere izatea.

•Eta txarrena? Gobernuan geundela ETAk egin zuen lehen atentatua.

•Kanpainako gauzarik onena? Herritarrekin harreman zuzena dudala eta ideiak trukatzen ditudala.

•Txarrena. Batzuek proposamenak ezkutatu egiten dituztela.

•Zein lehendakarigairekin duzu harreman hobea? Antonio Basagoitirekin, legealdian izandako akordioagatik, akaso. Baina nik denekin izan nahi dut harreman ona. Beharrezkoa da.

•Orain arteko lehendakari bat aukeratzekotan... Jose Antonio Agirre.

•Ajuria Eneko egoitzatik zerbait aldatuko zenuke? Eraikina oso serioa da, baina ez nuke aldatuko. Uste dut norberaren bizipenek dutela garrantzia, ez altzairuek.

•Lehendakari gisa Athleticen hiru finaletan izan zara, eta hiruretan galdu egin du. Pena? Bai... Baina hiru finaletan egon gara!

•Filme bat: Leolo.

•Liburu bat: Cien años de soledad.

•Disko bat: Gaztetan asko entzuten nuen Pink Floyden Animals, eta azkena, M83.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.