MOTZEAN

2013ko abenduaren 13a
12:13
Entzun

Lasartenea. Nik hamar mila gauza pasa ditudan etxea. 27 urtez egon nintzen han.

Erlijioa. Interesatzen zaidan gauza bat. Ez eman izan didaten bezala, baina bai horri buruz toki batzuetan egiten diren eztabaidak. Ez dago bakarra eta onena den erlijiorik, kontuz!

Euskara. Nire ama hizkuntza da; ez dut absolutizatzen, baina garrantzi handikoa da. Bakoitzaren hizkuntza maitatu behar da, eta hor murgildu behar dugu.

Aramiak. Fabrikan ibili nintzenean, Tolosara joaten nintzen talde horretara. Agirretxek sortu zuen, euskararen eta erlijioaren arteko harremana estutzeko eta sakontzeko asmoz. Baina Blayren ikuspegiaren ondoren, oso aparte sentitu nintzen haien zenbait pentsamendutatik; hala ere, jarraitu nuen bileretara joaten. Hortik hasi nintzen ikastola munduan ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.