Mozten ari zen adarra gainera erori eta 37 urte zituen langile bat hil da
Etxe pribatu bateko zuhaitz baten adarrak mozten ari zela, adar bat bular gainera erori eta hil egin zen J.E. 37 urteko kanboarra. Atzo goizean izan zen, 07:40 aldera, Uztaritzen (Lapurdi), Leihorrondoko bidean. Artisaua zen, eta baratzegintzaz arduratzen den enpresa bateko langilea zen. Adarra bera etxeko jabeak daukan pala mekaniko batek atxikitzen zion mozten ari zela, baina, palak ez zuen bere lana bete, iduriz. Adarra askatu zuen palak, jabeak erranikoaren arabera. Jendarmeek erran dutenez, segurtasun baldintzak ez ziren beteak. Ezbeharra gertatu bezain laster larrialdietako zerbitzuak deitu zituen jabeak. Medikua ordu batez aritu zen bihotzeko masajea egiten, baina ezin izan zuen gizona salbatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu