Mugarik gabeko eztabaida politikoa legezkoa dela defenditu zuen ELAk konferentzian

"Normalizazio politikoa lortzeko zuek esaten duzuena ontzat eman behar dute bai batzuek eta bai besteek", esan zion Adolfo Muñozek nazioarteko seikoteari.

2011ko urriaren 18a
14:26
Entzun

Adolfo Muñoz Txiki ELAko idazkari nagusiak sindikatuaren izenean hitz egin zuen atzo, eta nazioarteko ordezkarien aurrean mugarik gabeko  eztabaida politikoa legezkoa dela defenditu zuen. "Hori da guk defenditzen duguna, politiko eta sozialki indarrak biltzea oraingo estatus politikoa aldatzeko. Zibil eta demokratikoki, noski".

Bere txanda eskerrak emanez hasi zuen Muñozek, eta zorte ona opa zien nazioartekoei ETAk eta estatuek eskaerak onar ditzaten. "Normalizazio politikoa lortzeko zuek esaten duzuena ontzat eman behar dute bai batzuek eta bai besteek".

Giza eskubideen arloan urrats "sendoak" eman behar direla argudiatu zuen, presoen eta atxilotuen eskubideak eta biktimenak aitortuz. "Asko dago egiteke, asko dago gatazka hau leundu ahal izateko". Gainera, "biolentziaren aitzakian" Espainian legeak aldatu eta epaitegi politikoak erabili direla salatu zuen.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.