MUGARIK GABEKO HIRIAK HELBURU
Dozenaka lagun bildu dira, Bilboko Cantalojas zubian, mugarik gabeko hiriak eskatzeko eta Bilboko Udaltzaingoak eta Espainiako Poliziak egindako ekintza arrazista bat salatzeko. Duela hiru egun Garcia Salazar kalean egindako sarekada bat salatu zuten Sos Arrazakeriak, Harresiak Apurtuz-ek eta Berriotxoak eta Mbolo Moy Doole plataformek. Pertsonak itxuraren arabera atxilotu zituztela nabarmendu dute, eta atxiloketak dendetan egin zirela gogorarazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu