Mugarik Gabeko Medikuen arabera, 3.600 lagun artatu zituzten asteazkenean Damaskon sintoma neurotoxikoekin

2013ko abuztuaren 24a
18:26
Entzun

Gobernuz kanpoko erakundeak ohartarazi du hiru orduko epean artatu zituztela guztiak Siriako hiriburuko hiru erietxetan, eta horietatik 355 hil zirela.

Herrialdeko oposizioak asteazkenean salatu zuen arma kimikoekin eraso egin zuela Baxar al Assaden erregimenak, baina eraso hori egin izana ukatu zuen berehala Siriako Gobernuak.

Gaur jakinarazi du datua erakundeak. "Mugarik Gabeko Medikuei informazio zehatza eman zieten erietxe horietako sendagileek sitoma neurotoxikoak zituzten gaixoen inguruan", esan du erakundeak. Besteak beste, arnasa hartzeko zailtasunak, ikusmen lausoa eta espasmoak zituzten artatutakoek, Bart Janssens erakundeko operazio zuzendariak jakinarazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.