Mugerreko trenbide pasabide batean bi lagun hil dira gaur goizean, autoan zeudela merkantzia trenak harrapatuta. 9:45ean izan da istripua. Adinekoak dira bi hildakoak.
Kazeta.info-k lekukoen testigantzak jasota dioenez, pasabidea debekatzen duten langak ireki ostean autoa trenbidea zeharkatzen hasi da, ibilgailuak maniobra bitxia egin du, eta aurrera egin beharrean gibelera ari zela harrapatu du trenak; 300 metrora bota du. Autoko kideak berehala zendu dira.
18:00ak arte Baiona eta Paue arteko tren trafikoa ez da normalduko.
gizartea
Mugerren bi pertsona hil dira trenak harrapatuta
Trenbide pasabide batean izan da istripua, gaur goizean. Autoan zeuden bi lagunak eta debekatutako langa ireki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu