Euskal Herri osoko mugimendu feministako hainbat taldetako ordezkariak egon dira Bilbon egin den ekitaldian. Mertxe Aizpurua Gara egunkariko zuzendari ohiak irakurri du mugimendu feministako ordezkariek sinatu duten agiria. Ekitaldian ez dira dantzariak eta bertsolariak faltatu.
Euskal Herriko alderdi politiko eta gizarte eragile guztietako emakumeek –PP, UPN eta UMP alderdsi eskuindarretakoek izan ezik– jarri zuten abian 'Ahotsak' ekimena. Joan den apirilaren zozrtzian EAJ, EA, Batasuna, AB, PSE-EE, PSN, PS, EB-Berdeak, IUN-NEB, Aralar, LCR, Nafarroa Bai eta Plazandreok alderdietako kideek sinadura jarri zuten agirian. Baita ELA, LAB, ESK, CCOO, UGT, CGT, EILAS eta EHNE sindikatuetakoek ere.
Urrats berria bake prozesuaren alde
Gaur, Euskal Herriko mugimendu feministako hainbat taldeetako ordezkarien atxikimendua jaso du 'Ahotsak' ekimenak. Mertxe Aipurua Gara egunkariko zuzendari ohiak irakurri duen agiria sinatu dute guztiek. Besteak beste, "pauso berri bat" eman nahi dute emakumeek bake prozesuan duten parte hartzerai begira. Parte hartze hori "berdintasunean eman dadin, neurriak definitu" nahi dituzte. Eta ondoren, neurri horiek, konponbidean parte hartuko duten alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragile guztiekin lantzeko asmoa agertu dute.
Agiriak azpimarratzen du emakumeen iritziz "bakerantzako benetako bidea ez dela indarkeria ez soiletik etorriko". Hori dela-eta, eskaera sendoa egin dute gaur Bilbon: Egoera zailei aurre egiteko kemena eta sufrimenduaren ondorengo zauri igari sendatzeko erabakitasuna. Era berean, ezinbestekotzat jo dute eragile guztien arteko elkarrizketa. Ondorioz, beharrekoa da mugimendu feminista kontuan izan eta ikusaraztea.
"Euskal Herriko gizonezko eta emakumezko guztientzat benetako justiziazko, elkartasunezko eta askatasunezko baldintzak lortuko dituena", gizartea izango dela azpimarratu dute, emakumeen parte hartzea ezinbestekoa izango dela berretsiz. Gizarte osoak egin beharko du, beraz, "benetako lan arduratsua gaur egungo egoera politiko, sozial eta ekonomikoa" gainditzeko.
Konponbide prozesua
Mugimendu feministako hainbat taldek bat egin dute Ahotsak ekimenarekin
Bake prozesuari konpromiso berriak gehitzeko eta bide horretan emakumeen ezinbesteko partehartzea aldarrikatuz mugimendu feministako hainbat taldek batek egin dute, gaur, 'Ahotsak' taldearen ekimenarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu