Donostiako PPren taldeak Mugurazi erreferentzia eginez esan duenez, "ezin da diru publikoa erabili hain jende faxista kontratatzeko". Baieztatu dutenez, "gizon ziztrin hori ETAko presoen aldeko kamisetekin aritzen da, eta indarkeriazko gizarteko gutxiengoa ordezkatzen du". Beraz, kontzertua bertan behera uzteko esan diote Elorzari.
Odon Elortzak berehala erantzun dio PPri, eta ez duela Muguruza "zentsuratuko" esan du.
zentsura
Muguruzak Donostiako Aste Nagusian kontzertua ematea "sumingarria" dela dio PPk
PPren iritzian "sumingarria" da Donostiako Aste Nagusian Fermin Muguruzari kontzertua emateko kontratua egitea, eta baita hori Donostiako Alkate Odon Elorzak "aldebakarrean" erabakitzea ere. Izan ere, PPren ustez, Muguruza "borroka armatuaren defendatzailea" da. Prentsaurrean esan dutenez, "ezin da traza horretako jendea diru publikoarekin kontratatu". Odon Elorzak bestalde, ez duela Muguruza "zentsuratuko" esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu