AUZITEGIAK

Mujikaren hilketako auzipetuen esanetan, "inor ez da trufatu alargunaren sufrimenduaz"

Gaur ekin diote berriro epaiketari, Angela Murillo epaileak atzo epaiketa utzi ostean.

2011ko azaroaren 4a
15:08
Entzun

Gaur ekin diote berriro Madrilen ustez Jose Javier Mujika Leitzako UPNko zinegotzia hil zutenen aurkako epaiketari. Atzo, Angela Murillo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak alde batera utzi behar izan zuen epaiketa, akusatuak iraindu ostean. 

"Inor ez da trufatu alargunaren sufrimenduaz". Hitz horiekin erantzun diote gaur auzipetuek atzo Murillok egindako adierazpenei. Epaileak, Adoracion Zubeldia alargunaren lekukotasuna entzun ondoren, oharkabean mikrofonoa zabalik zuela hitz egin zuen: "Emakume gaixoa. Eta zerri hauek barre egiten dute, gainera!". Auzipetuek adierazi dute ez zutela barrerik egin eta alargunaren sufrimendua errespetatzen dutela. Murilloren inpartzialtasun eza eta protagonista izateko gogoa gaitzetsi dituzte. 

Epaiketaren hirugarren egunean auzipetuek ez dute adierazpenik egin nahi izan. Orain sententziaren zain daude. 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.