"Etenik gabeko prestakuntza helburutzat hartuta", multimedian trebakuntza berezitua lortu nahi duten graduatu edo lizentziatu berrientzako 2010-2011ko masterra antolatu dute EHUk eta EiTBk -Multimedia komunikazioa unibertsitate masterra-, eta maiatzaren 24an ireki zuten aurrematrikulazio garaia. EHU eta EiTBren arabera, komunikabideetan lanean ibili eta "birziklatzeko eta etengabe prestatzeko gogoa" daukaten profesionalentzat ere badago zuzenduta ekimena.
BERRIAk ere hartzen du parte egitasmoan; izan ere, masterreko kideek han praktikak egiteko aukera izango dute. Baita EiTB, Elhuyar, Argia, EHUko Komunikazio Bulegoa eta Codesyntax Internet enpresan ere.
Web 2.0 eta kazetaritza, Ziberkazetaritza ereduak eta genero berriak, Multimedia produktuen programazioa eta ebaluazioa, Azken joerak telebistarako erreportajegintzan, Bestelako komunikazioa: estrategia informatibo berriak edota Kazetaritzako produktu eta zerbitzu digitalen edizioa izango dira jorratuko dituzten gai batzuk.
Informazio gehiago, multimediakomunikazioa.info helbidean.
komunikabideak
Multimediako etenik gabeko prestakuntzaren bidean
'Multimedia komunikazioa unibertsitate masterra' antolatu dute EHUk eta EiTBk, eta izen-emateko epea zabaldu berri da. BERRIAn ere praktikak egin ahal izango dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu