Arrautza batzuen oskol zatiak eta arrautza bat ia osorik zeuden 2004an azaldutako habia fosilizatuan. Duela 18 milioi urteko arrastoak dira, Miozeno aldikoak; gaur egungo flamenkoen aurreko espezie batenak dira. Fontellas herriko bizilagun batek aurkitu zuen habia, bere hodeatzeko makinaz ekaitzek eragindako kalteak konpontzen ari zela.
Alejandro Urmeneta biologoari aurkikuntzaren berri eman, eta Xabier Murelaga EHUko paleontologoarekin jarri zen hura harremanetan. Murelagak inoiz deskribatu den habia fosilik zaharrenaren berri eman du beste hainbat aditurekin batera.
Erregistro paleontologikoan badira rrautza zaharragoak, baina dinosauroenak eta narrastienak. Haiek, ordea, ez dira habiatzat hartzen, ez baitute arrautzak erruteko egiturarik. Bardeetan aurkitutakoak, bai.