Hugo Chavez Venezuelako presidente zena oroitzeko, munduko hainbat lekutan kalera jo dute herritarrek. Hainbat pertsona elkartu dira Sidneyko Iberoamerika plazan (Australia). Chavezen heriotzaren biharamunean, omendu egin nahi izan dute horrela.
Vlaudin Vega ekitaldiko antolatzaileetako batek adierazi duenez, Chavezek "Venezuelan, Latinoamerikan eta munduan izandako eragina" gogoratu dute, eta nabarmendu dute "herrien duintasunaren alde borrokatu" zela.
Vegak esan duenez, hainbat pertsona batu dira Chavezen heriotzaren berri izan eta ordu gutxira. Ernesto Guevara Che-ren ikurra zuten banderak eta pankarta ugari zeramatzaten. "Herriaren bihotza zaurituta dago" eta "Venezuela solidarioa" zioten pankartek, besteak beste.