Zientzia

"Munduko makinarik txikienen" egileei emango diete Kimikako Nobel saria

Jean-Pierre Sauvag, J.Fraser Stoddart eta Bernard L. Feringa zientzialariak dira hautatuak; molekulekin egindako "makinen" diseinuak eta sintesiak egin ditu ezagun.

jarraia127438.jpg
arantxa iraola
2016ko urriaren 5a
13:29
Entzun

Hiru zientzialarik batera jasoko dute aurten Kimikako Nobel saria. Hiru herrialdetakoak dira; frantziarra Jean-Pierre Sauvage, Ameriketako Estatu Batuetakoa J.Fraser Stoddart eta Herbehereetakoa Bernard L. Feringa. "Munduko makinarik txikienak garatu dituzte". Lerroburu horrekin nabarmendu dute Suediako Zientzien Errege Akademiako arduradunek hiru ikertzaile horien lanaren garrantzia. Gailu txiki horien bidez kimika "beste dimentsio batera" eraman dutela azaldu dute.

Ikerketa horietan aitzindaria Sauvage izan zela nabarmendu dute; 1983. urtean molekulekin osatutako "kate bat" egin zuen, eta ate berri bat ireki zuen horrela. Ate horretan urrats bat harago eginez, Stoddart izan zen hurrengo bide urratzailea; molekulekin egindako "eraztun bat" egin zuen hark 1991n. 1999an azkenik molekulekin egindako "motor bat" egin zuen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.