Murchanteko alkatearen kontrako mehatxuak salatu ditu PSNk
Alkateak jakinarazi du autoari sabotajea egin diotela eta mehatxuzko mezu bat utzi diotela kristalaren gainean
Murchanteko alkate Tomas Aguadok «mehatxu larriak» jaso ditu, eta autoan «sabotajea» egin diote, PSNk jakinarazi eta salatu duenez. Aguadoren lekukotasunaren arabera, auzokide batek deitu zion herenegun gauean esateko bere autoak likido bat isurtzen zuela. Alkatea autoa aparkatuta zegoen tokira joan zenean, karrozeria gainean botatako azido korrosibo bat zela egiaztatu zuen. Horrez gain, kristalaren gainean kartoi bat topatu zuen «mehatxu larriekin». Foruzaingoak hartu du bere gain ikerketa, eta autoa jaso du hobeto aztertzeko. Joan den 23an, pintaketak agertu ziren autoaren alboko bi ateetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu