Irudia. Iruñea
MURRIZKETEN AURKA
Gizarte murrizketak egiteari utz dezaiotela eskatu diete Iruñeko hainbat elkartek eta gehiengo sindikalak instituzioei, eta «errotiko aldaketa» egin dezatela galdegin diete. Hilaren 26an kalera aterako dira aldarrikapen horiek entzunarazteko eta murrizketekin egiten ari diren «gizarte hondamenaren» bukaera eskatzeko. Murrizketak egin beharrean «bidezko» zerga politika abiarazi eta iruzurraren aurka lan egin dezatela eskatu diete instituzioei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu