Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Muskizko (Bizkaia) Santelices industrialdeko sukaldeko altzarien enpresan sua piztu denean 05:15ak ziren. Industrialdeko zaintzaileak suhiltzaileei abisu eman die konturatu eta berehala, eta hiru ordu beranduago, sutea kontrolpean hartuta zuten.
Lau suhiltzaile talde aritu dira beharrean, eta oraindik ere horretan ari dira, sua mendean hartuta baldin badaukate ere oraindik ez baitute guztiz itzali.
Sutean ez da inor zauritu, baina sukaldeko altzariak egiten dituzten lantegia erabat erreta geratu da.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, sua nola piztu den aztertzeko.
sutea
Muskizko enpresa batean sua piztu da
Muskizko (Bizkaia) Santelices industrialdeko lantegi batean su handia piztu da goizaldeko 05:15ean. Altzariak egiten dituzten enpresa batean piztu da, eta gero, aldameneko beste lantegi batetara zabaldu. Hiru ordu behar izan dituzte mendean hartzen. Ez da inor zauritu, baina lantegia kiskalita geratu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu