Mutil dantza parekideaz gain, soilik gizonezkoek parte hartzen zuten bigarren mutil dantza egin zuten igandean Elizondon. Zenbait emakume gizon taldean sartu ziren, emakumeen kontrako diskriminazioa salatzeko asmoz. Baina Plazara Dantzara taldeak salatu duenez, gizon taldearekin batera dantzan hasitakoan, inguruko herritar talde bat haiek iraintzen hasi zen.
Taldeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, emakume bati zuzenean halaxe esan zioten: "Zartako bat emango nizuke".
Plazara Dantzara taldeak gogor salatu du gertatutakoa, eta argi utzi du "mehatxu guzien gainetik" lanean segituko duela plaza eta herri parekideak lortu arte. "Horrelako jarrera diskriminatzaile eta faxistak ez ditugu onartuko herri honetan. Baztango eremu publiko guztietan egongo gara emakumeen eskubideak bermatzen eta eraso sexista guztiak salatzen. Hemendik aitzin auzitara joko dugu".