Emakumeek parte hartu zutela eta, gizon talde batek uko egin zion herenegun Elizondon (Nafarroa) urtero egiten den mutil dantzan parte hartzeari. Salatu zuten ez zela emakumeen parte hartzearen inguruko eztabaidarik izan, eta erabakia inposatua zela. Garbiñe Elizegi alkateak eta Maitane Maritorena zinegotziak dantzan parte hartu zuten, eta hori ikusita, erretiratzea erabaki zuten hainbat gizonek. Dena den, ekitaldiak aurrera egin zuen.
Inoiz baino parte hartze txikiagoa izan zela nabarmendu zuten erretiratu zirenek. Baina kontuan izan behar da eguraldi txarra egin zuela, eta, ondorioz, ikusle eta parte hartzaile askok ere etxean geratzea erabaki zuten.
Mutil dantzan parte hartzeari uko egin diote gizon batzuek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu