Atxiloketa

Mutil gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen edukiontziak hondatzea egotzita

Gasteizko Udalarentzat lan egiten duen enpresa baten bi furgonetari su eman diete bart.

2008ko otsailaren 16a
12:16
Entzun
23 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Ertzaintzak Gasteizen, edukiontziak iraulitzea eta desordena publikoa sortzea egotzita. Ertzaintzaren arabera, edukiontziak lurrera botatzen ari zen unean atzeman dute Jose Mandonez kalean. Halaber, atxilotzera joan direnean gaztea ertzainen kontra oldartu dela diote aipatutako iturriek, eta, ondorioz, erasoa ere leporatu diete.

Bestalde, Gasteizen bertan Udalarentzat lan egiten duen enpresa baten bi furgonetari su eman diete bart. 23:15 aldera Alibarra kalean zeuden bi furgoneta horiek, eta sua eragiten duten tresnaren batzuk ezarri dizkiete norbaitzuk. Bi furgonetak kiskalita geratu dira eta suhiltzaileek esku hartu behar izan dute garrak mendean hartzeko. Hala ere, ondoko ibilgailuetara ez dira zabaldu.

Zehazki, bizikleten alokairu eta mantenimenduan lan egiten du enpresa horrek Gasteizko Udalarentzat, eta furgonetak erakunde horren ikurra dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.