EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Mutil gazte bat atxilotu dute Bilbon, emaztea jo duelakoan

2011ko urriaren 31
18:34
Entzun

Bilboko udaltzainek 27 urteko mutil bat atxilotu dute —I.V.R.—, emazteari aurpegian eskuarekin kolpeak eta ostikoak eman dizkiola egotzita. Ostiral arratsaldean izan zen ustezko erasoa, Santo Domingo de Guzman kalean.

Biktimak udaltzainei esan die ez dela hura izan senarrak egindako aurreneko erasoa, eta heriotza mehatxua ere egin ziela hamar hilabeteko alabari eta biei. 23 urte ditu atxilotuaren emazteak.

Horretaz gain, Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atzeman du Bilbon, bikotekide ohia kolpatu duelakoan.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.