geneRO INDARKERIA

Mutil gazte bat atxilotu dute Bilbon, neska-laguna jo duelakoan

Gasteizen 45 urteko gizon batek kalean eraso dio bikotekideari.

2013ko urtarrilaren 22a
12:41
Entzun

Bilboko udaltzainek 21 urteko mutil bat —J.M.C.— atzeman dute, neska-lagunari buruko bat eman diola egotzita. Bart izan da ustezko erasoa, Olano kalean. Emakumezkoak 18 urte ditu. Esan du ez dela lehen aldia bikotekideak jo duena. Azken gertaeraren unean, bikotearen 3 urteko umea biekin zen.

Gasteizen, atzo arratsaldean beste gizon bat atzeman zuten, kalean bikotekideari eraso egin eta gero. Herritar batzuek ikusi zuten erasoa, eta Poliziari eman zioten abisu. 45 urte ditu atxilotuak, eta aurrekariak ditu genero indarkeriagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.