Gertakaria

Mutil gazte bat atxilotu dute Donostian hilketa saioa egotzita

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, beste gizonezko bati bularrean aiztoa sartzeko ahalegina egin zuen borroka batean.

2006ko azaroaren 15a
18:55
Entzun
19 urteko mutil gazte bat atxilotu zuten atzo iluntzean Ertzaintzak Donostian, hilketa saioa leporatuta. Herrizaingo Sailaren arabera, astelehenean, 21:45 aldera, atxilotutako gazte horrek eztabaida bat izan zuten beste batekin Amara auzoko plaza batean. Eztabaidaren harian, besteari bularrean labana sartzeko saioa egin zuen atxilotuak. Beste mutil gazteak besoa jarri zuen bular parean, eta, ondorioz, besoan jaso zuen labankada. Erasotzaileak lasterka alde egin zuen, eta zauritutako gaztea anbulantzian eraman zuten Donostia Ospitalera.

Gertatutakoaren inguruko ikerketa abiatu zuen Ertzaintzak, eta ikerketa horren ondorioz, 19 urteko FA. A.E. atxilotu zuten atzo, 21:00ak inguruan, Barkaiztegi plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.