Hondakinak

Mutiloako zabortegira eramango ditu Gipuzkoak 100.000 tona hondakin

GHK-k ohar baten bidez iragarri du Ferrovialek kudeatutako zabortegi horretara eramango duela bere errefusa.

Mutiloako zabortegia. AIMAR MAIZ / GOIERRIKO HITZA
2016ko irailaren 28a
07:38
Entzun

24,48 milioi euroren truke, Mutiloako zabortegiari adjudikatu dio GHK-k urtean 100.000 tona hondakin isurtzeko lana. Horrekin, "irtenbide partziala" emango dio Gipuzkoak hondakinak kudeatzeko duen "azpiegituren gabeziari", GHK-k berak iragarri duenez. Modu horretan, halaber, gutxitu egin ahal izango du egunero Gipuzkoatik Kantabriako (Espania) Maruelo herriko zabortegira joaten diren kamioien kopurua.

Mutiloa urte bukaeran hasiko da zaborra jasotzen, eta hiru urtez jardungo du, Zubietako erraustegia martxan jarri arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.