Mutrikuko Udalak Olazko harrobiaren baimena luzatu izana salatu du Fiskaltzak

Erredakzioa
Donostia
2011ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzak salaketa jarri du Mutrikuko Udalaren kontra, Olazko harrobiaren jarduera baimena luzatzeagatik.Lehen aldia da Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzak herri administrazio batek hartutako erabaki baten kontra salaketa jartzen duela.Mutrikuko Udalak hartutako erabakia EAEko Natura Iraunarazteko Legearen kontra doala salatu du Fiskaltzak, harrobiaren inguruan interes komunitarioko leku bat dagoelako. Horrekin batera, aurreikusitako berritze proiektuak gauzatzeko eta dituen azpiegiturak eraisteko eskatu dio harrobia kudeatzen duen enpresari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.