Mutrikuko Udalak ez ditu bihar Portuko jaietan urtero bezala ahateak askatuko. Udaleko iturriek Efe albiste agentziari baieztatu diotenez, aurtengoan gomazko ahateek ordezkatuko dituzte bizirik askatzen zirenak, herriko gazteek harrapa ditzaten.
Orain arte hegoetan ebaki bat egiten zitzaien ahateei hegan egin ez zezaten. Udalak jakinarazi duenez, horrek zenbait herritarrek kritika eragiten zuen, animaliei tratu txarra ematen zitzaiela argudiatuta. ATEA elkarteak ere salatu zuen lehenago ere animalien sufrimendua.
EAJ udal gobernuan zegoenean aztertu zuten gomazko ahateak ateratzea, baina Bildurekin gauzatu da aldaketa. ATEAk horregatik zoriondu egin du koalizioa, "aurrekoek egin ez zutena egiteko ausarta izateagatik". ATEAk azaldu duenez etorkizunean ahate bizidunak ez erabiltzeko konpromisoa hartu dute.