Muturreko beroagatik alerta egoeran egongo da gaur Euskal Herri osoa

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
Muturreko beroa espero da gaur Euskal Herrian, eta alerta egoera ezarri dute. Hiriburu guztietan 33 gradutik gorako tenperaturak izango dira, iragarpenen arabera. Ipar Euskal Herrian 38 gradura arte helduko direla jakinarazi du Meteo Francek. Iruñean 37 gradura eta Gasteizen 36ra helduko dela esan du Euskalmetek.

Halaber, kosta eremuan tenperaturarik altuenak 33 gradura helduko direla aurreikusi dute; tarteko eremuan 37 gradura irits daitezke gaur, eta barnealdean, 38ra. Bihar ere muturreko tenperatura horiek bere horretan jarraituko dutela aurreratu dute.

Nafarroan sute arriskua dagoela ohartarazi du Babes Zibilak, beroaz gain, airearen hezetasun maila baxua delako. Neurri egokirik hartu ezean herritarren %71 deshidratatzeko arriskuan daudela adierazi du Osasun eta Hidratazioaren Behatokiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.