errepidea

N-121-A errepidea berriro ireki dute, egonkortze lanak amaitu ostean

Errepidearen zati bat itxita egon da hiru hilabetez, Belateko tunelaren hegoaldeko sarreran lur-jausiak izan baitira.

2013ko uztailaren 29a
13:49
Entzun

Mendiaren hegia egonkortzeko lanak amaitu dituzte, eta berriro ireki dute N-121-A errepidea (Iruñea-Behobia), Iruñerako bidean.

Euriak lur mugimenduak eragin zituen Belateko tunelaren hasieran apirilean, maiatzean eta ekainean, eta kalte egin zien Iruñeko eta Iruneko norabideei. Iruñeko zatia ekainaren 21ean konpondu zuten; Iruñerako tarteko obrak, ordea, gaur amaitu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.