Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) J.M.S.A. 50 urteko gizonezkoa atxilotu du bart goizaldean Ertzaintzak, gida baimenik gabe, mozkortuta eta kontrako noranzkoak gidatzeagatik.
Lasartetik Villabonara arteko bidea egin du aurkako bidetik, N-1 errepidean; hau da, Gasteizerako noranzkoan zihoan, baina Irunera joateko bidetik.
Errepideak
N-1ean kontrako noranzkoan 10 kilometro egin ostean atxilotu dute auto gidari bat
N-1 errepidean, Gipuzkoan, Lasartetik Villabonarako tartean, hamar kilometro inguru kontrako noranzkoan egin ditu bart goizaldean auto gidari batek. Beste gidari batzuen abisua jaso ostean, aurkako bidetik zihoan autoa geratzen saiatu da Ertzaintza, baina Villabonako gasolidengian hianbat patrullak atzeman duten arte, ez dute gidariak amore ematea lortu. Kontrako noranzkoak joateaz gain, mozkortuta zegoen, eta, gainera, lehenagotik gidatzeko baimena kendua zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu