Errepideak

N-1eko bi bide itxita egon dira bart, Lasarte parean

22.000 litro disolbatzaile zeramatzan kamioi batek istripua izan du, eta gai hori beste kamioi batera garraiatu arte eduki behar izan dute itxita.

2008ko urtarrilaren 31
10:17
Entzun
Kamioi batek izandako istripuaren ondorioz, arazo handiak izan dira bart N-1 errepidean, Lasarte-Oria (Gipuzkoa) parean: noranzko bakoitzean ezkerreko bidea itxita eduki behar izan dute, atzo iluntzeko bederatzietatik gaur goizaldeko hirurak arte.

Izan ere, istripua izan duen kamioiak 22.000 litro disolbatzaile zeramtzan, eta gai hori bildu eta beste kamioi batera eramateko lanak egiteko itxi behar izan dituzte bi bide horiek. Nolanahi ere, ez da auto ilararik sortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.