Datozen udal eta foru hauteskundeetarako zerrendak aukeratu zituen atzoEusko Alkartasunak, Gasteizko Alkartetxean egindako nazio batzarrean. Bileraren ostean komunikabideetara bidalitako ohar batean EAko zuzendaritza nazionalak adierazi zuen datozen foru hauteskundeei begira Nafarroa Bai koalizioaren alde egiten duela «argi eta garbi», hauteskunde formula hori «ezinbestekoa eta erabakiorra» izango delako Nafarroan aldaketa politikoa bermatzeko. EAk gogoratu du koalizioaren sortzaileetako bat dela, eta aurrerantzean apustu horri eutsi egingo diola. Halaber, Nafarroako gizartearen errealitatea errespetatzen duen gobernu «aurrerakoia» lortu arte lanean jarraituko duela agindu du EAk.
Bestalde, alderdiko zuzendaritzak proposatuta, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hautagaiak ere aukeratu zituen EAkonazio batzarrak. Hala, Lorena Lopez de Lacalle, Iñaki Agirrezabala, eta Joseba Gezuraga izango dira Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiak, hurrenez hurren.
Udal hauteskundeetako hautagaiei dagokienez, Antxon Belakortu, Iosu Ruiz eta Helena Gartzia aukeratu dituzte Gasteiz, Donostia eta Bilboko alkategaietarako.
Egoera politiko berria
Eusko Alkartasuneko idazkari nagusi Pello Urizar pozik agertu da udal eta foru hauteskundeetako zerrendaburuen aukeraketarekin, eta nabarmendu dusei hautagaiak «erabat engaiatuta» daudela Euskal Herrian ireki den abagune politiko berriarekin. Gainera,orain arte EAren izenean erakundeetan egindako lana eta kudeaketa «eraginkortasunez» bete dutela azpimarratu du Urizarrek.
Hauteskundeei begira baikor mintzatu da EAko idazkari nagusia. Ziur dagoEusko Alkartasunak emaitza «bikainak» erdietsiko dituela, eta erakundeetako lanaren bitartez Euskal Herriak bakea eta normalizazio politikoa erdietsiko dituela.
NaBai aldaketarako «ezinbesteko» jota, haren alde egin du EAk, «argi eta garbi»
Udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiak aukeratu ditu EAko zuzendaritza nazionalak, Gasteizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu