Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren erabakiz, NaBai, Bildu eta Ezkerra taldeek datozen urte erdian inor ezingo dute gonbidatu legebiltzarrera. Arrazoia: lehengo ostiralean, euren gonbidatu batzuekin, parlamentuan oinarrizko errentari buruzko saio bat moztu izana.
Alberto Catalan legebiltzarreko presidenteak zigor proposamena eraman du gaur Mahaira, gertaera "larria" izan zela iritzita. UPN, PSN eta PP zigorraren alde azaldu dira, eta bozketa irabazi dute. NaBai, Bildu eta Ezkerrak aurkako botoa eman dute.
Gainera, protesta hartan parte hartu zuten lagunek legealdi osoan ezingo dute parlamentuko saioetara agertu.