politika

NaBai osatzeko akordioa sinatu dute Nafarroan Gobernu aldaketa bultzatzeko asmoz

"Nafarroan aldaketa politikoa bultzatzea, eskuina boteretik kanporatzeko. Gizartearen eskakizunak aintzat hartzea, izaera sozialeko edukiei eta ezkertiarren, aurrerazaleen, abertzaleen eta euskaltzaleen edukiei lehentasuna ematea", horixe izango da Nafarroa Bai koalizioaren lehen helburua. NaBai osatzen duten lau alderdiek (Aralar, EA, EAJ eta Batzarre) eta independenteek gaur aurkeztu dute udal eta foru hauteskundeetara batuta aurkezteko sinatu duten akordioa.

2006ko ekainaren 21a
17:32
Entzun
Agerraldian, mahaian eserita, Uxue Barkos (NaBai), Txentxo Jimenez (Aralar), Maiorga Ramirez (EA) Jose Angel Agirrebengoa (EAJ) eta Joseba Epeolaza (Batzarre) egon dira. Beraien atzean alderdietako ordezkariak eta independenteak gon dira. Besteak beste, Patxi Zabaleta (Aralar), Carlos Garaikoetxea (EA), Bixente Serrano Izko eta Pablo Lorente.

Baketzea eta normalkuntza politikoa, herritarren erabaki eskubidea, euskararen ofizialtasuna lortzea eta Nafar eskuindarrek egun gobernatzen duten instituzioetan alternatiba sortzea...izango dira, besteak beste, NaBai-ren xedeak. Azaldu dute, UPN-CDNren alternatiba izateko "gehienetan gobernu hitzarmena" egin beharko dela "PSNrekin eta ezkerreko beste indar batzuekin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.