Luze jotzen ari da Nafarroako Gobernuaren eraketa prozesua. Gaur goizean Nafarroa Baik, PSNk eta NEBk berriz ere bilera egin dute elkarrekin, eta batzarraren ondotik Fernando Puras PSNren lehendakarigaiak esan du Elena Torres Nafarroako Parlamentuko presidenteari bileren bigarren erronda etzitik ostegunera atzeratzeko eskatuko diotela. Hain zuzen, Torres etzi da berriro egitekoa alderdiekin bilera, lehendakarigairik aurkeztuko den jakiteko. Lehengo astean ez zen inor aurkeztu.
NaBaik eta NEBek "oinarrizko akordioa" egin nahi dute PSNrekin, Puras lehendakari hautatzeko. Felix Taberna NEBren ordezkariak uste du "akordioa lortzeko zumeak" badaudela. Txetxo Jimenez NaBairen ordezkariak, ordea, esan du ez dutela aurrerapauso askorik egin.
UPNk 22 eserleku lortu zituen maiatzaren 27ko hauteskundeetan, NaBaik 12, PSNk ere 12, eta CDNk eta NEBek bina. Espainiako auzitegiek baliogabetu egin zuten EAE-ANV.
Nafarroa
NaBaik, PSNk eta NEBk Torresi bileren bigarren erronda egun bat atzeratzeko eskatu diote
Parlamentuko presidentea etzi da alderdiekin bilerak egitekoa, lehendakarigairik aurkeztuko den jakiteko. Hiru alderdiek gaur beste bilera bat egin dute "oinarrizko akordioa" lortu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu