Koldo Amezketa EAko kideak eta Txentxo Jimenez Aralarrekoak esan dute legealdia amaitu bitartean eramango dutela aurrera NaBairen hastapeneko konpromisoa. Bilerak normaltasunez egiten dituztela azaldu du Amezketak, eta euren ardura dela duela lau urte herritarrekin hartu zuten konpromisoa betetzea.
«Legealdia amaitzen denean, etorri beharko duena etorriko da. Baina bitartean, Parlamentuko lanei dagokienez, hasierako konpromisoari eutsiko diogu. Horretan ados gaude denok, hori baita hemen jarri gintuzten hautesleekiko gure eginbeharra», adierazi du Amezketak. Jimenezek gaineratu du Parlamentuari geratzen zaizkion pleno guztietan normaltasunez ariko direla.
NaBaiko kideen akordioak legegintzaldia amaitu arte iraungo du
Amezketak eta Jimenezek esan dute duela lau urte hartutako konpromisoari eustea dela euren ardura
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu