Politika

NaBaiko kideen oraingo konpromisoak legegintzaldia amaitu bitartean iraungo du

Koldo Amezketa EAkoak eta Txentxo Jimenez Aralarrekoak esan dute herritarrekin orain dela lau urte hartu zuten konpromisoari eustea dela euren ardura.

2011ko otsailaren 23a
17:11
Entzun
Koldo Amezketa Eusko Alkartasunako kideak eta Txentxo Jimenez Aralarrekoak esan dute legegintzaldia amaitu bitartean eramango dutela aurrera euren alderdiek NaBairen hastapeneko konpromisoa. Bilerak normaltasunez egiten dituztela gaineratu du Amezketak, eta euren ardura dela orain dela lau urte herritarrekin hartu zuten konpromisoarekin jarraitzea.

"Legegintzaldia amaitzen denean, etorri beharko duena etorriko da. Baina irauten duen bitartean, Parlamentuko lanei dagokienez, hasierako konpromisoari eutsiko diogu. Uste dut horretan ados gaudela denok, hori baita hemen jarri gintuzten hautesleekiko gure eginbeharra", adierazi du Amezketak. Jimenezek gaineratu du Parlamentuari geratzen zaizkion pleno guztietan normaltasunez ariko direla eta, ondoren, "beti bezala", elkarrekin bazkalduko dutela NaBaiko kideek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.