'Nabarra' boua izan daitekeen itsasontzia aurkitu dute Matxitxako lurmuturrean, urperatuta

Francoren aldeko untzi batek 1937ko martxoan hondoratu zuen, Espainiako Gerran.

2008ko martxoaren 4a
18:57
Entzun
Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazi duenez, Matxitxako lurmuturrean (Bizkaia) urperatuta aurkitu duten itsasontzia Espainiako Gerra garaiko Nabarra boua izan daiteke -irudian, haren marrazki bat-. Jaurlaritzaren beraren untzia zen.

Francoren aldeko Canarias itsasontziak hondoratu zuen Nabarra, 1937an. Bilbora zihoan hau, eta urte hartako martxoaren 5ean izan zuen haren erasoa Bermeo aldean. Hiru orduko borroka izan zuten. Nabarra-n 49 lagun zihoazen eta 30 hil egin ziren.

Gaur topatutako untzia bera den jakiteko, udaberrira arte egon beharko dela adierazi du Jaurlaritzak. Ehun metrora dago urperatuta, bitan zatituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.