Gaur aurkeztu du Nafarroa Bai koalizioak Iruñeko udal hauteskundeetarako zerrenda (argazkian) eta, Uxue Barkos zerrendaburuaren ustez, "gizartearen gehiengoak nahi duen aldaketari erantzuten diona da". Iruñea "aniztasunetik eta beste era batera" kudeatu nahi du Nafarroa Baik.
Zerrendako lehen hamar postuetan, Barkosez (independentea) gain, Iñaki Cabases (EA), Isabel Aranburu (Aralar), Itziar Gomez (Aralar), Javier Aiesa (EA), Txema Mauleon (Batzarre), Aritz Romeo (Aralar), Rosana Navarro (EAJ), Imanol Murugarren (Aralar) eta Felix Esparza (Aralar) joango dira.
Hurrengo asteetan aurkeztuko dute programa. "Iruñea sozialki aberasteko izango da".
Hauteskundeak
Nafarroa Bai Iruñeko Udala "aldatzeko" prest
Udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu