Nafarroa Bai

Nafarroa Bai koalizioak hauteskundeetan emaitza onak lortuko dituela espero du Mendozak

Jose Luis Mendoza Espainiako Senaturako Nafarroa Bai koalizioaren zerrendaburuaren esanetan, "arrakasta handia" litzateke Espainiako hauteskunde orokorretan bi diputatu eta senatari bat lortzea, eta "orain arte Madrilen ahotsik izan ez duten nafarrek ahotsa izatea". UPN eta Jaime del Burgo "beldurtuta eta urduri" daudela nabarmendu du, "kontrolpean zituzten hauteskudeak ez dituztelako guztiz kontrolatzen orain".

2004ko otsailaren 5a
15:38
Entzun
Nafarroa Bai koalizoaren sorrerak Nafarroan "harrera ona" izan duela azpimarratu du Jose Luis Mendozak. "Hasieretan, urri inguruan, zurrumurruak hasi ziren, eta bapatean, sorpresaz, hiru alderdik plataformaren berri eman zuten. Zailena alderdien arteko akordioa lortzea izan zen", adierazi du Euskadi irratian eskaini duen elkarrizketan.

Batasunak Anaitasuna kiroldegian egin zuen eskaintza baloratzea "alderdie" dagokiela nabarmendu du Mendozak. Haren esanetan, Nafarroa Bai-ren helburuak giza-eskubideak, elkarrizketa eta integrazioa dira. Espainiako Senaturako hautagaiak zehaztu duenez, atzo bildu ziren Nafarroa Bai sustengatzen duten lau alderdiak eta Batasuneko ordezkariak azken horien eskaintzaren inguruan hitz egiteko. "Anaitasuneko eskaintza egin eta astebete baino gehiago pasa du Nafarroa Bai-k erantzun gabe, eta aurretik bildu behar zirela uste dut nik. Hori esperientzia faltaren ondorio da", zehaztu du Mendozak.

Nafarroa Bai Batasunaren botoak jasotzeko prest dagoen ala ez galdetzerakoan, lehenengo gauza alderdi batek zergatik ezin duen hauteskunde batzuetara aurkeztu argitu behar da, "hainbat herritarren ahotsa ixilaraziz". "Nafarroa Baik euskaltzaleak, abertzaleak, ezkertzaleak eta aurrerakoiak biltzen ditu, eta Batasuna horren guztiaren erdia dago", nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.