M-14aren ondorenak

Nafarroa Bai PSOEko Gobernuaren aurrean "leiala" izango dela adierazi du Barkosek

Nafarroa Bai koalizioa Espainiako Gobernu berriari "leiala" izango zaiola adierazi du gaur Uxue Barkos Espainiako Kongresuko diputatuak, baina ez du argitu Jose Luis Rodriguez Zapateroren inbestidura saioan baiezko botoa emango duen ala ez. Jesus Caldera eta Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko kideekin batzartu da gaur Madrilen Barkos, eta "ziurrenik" Nafarroa Bai talde mistoan joango dela adierazi du.

jarraia4048.jpg
2004ko martxoaren 30a
17:26
Entzun
Talde mistoan joateko aukera da Nafarroa Bai koalizioak har dezakeen balizko erabakia, eta hori hala balitz, ERCk Nafarroa Bai-ri Madrilgo Kongresuan talde parlamentarioa osatzeko egindako eskaria bertan behera gertatuko litzateke.

Barkosek argitu duenez, Nafarroa Baik eta ERCk inbestidura ekitaldia prestatzeko "kontakto logikoak" izan dituzte, baina hitz egiten jarraitzeko prest dagoela zehaztu du. Gaurko bilerarekin, PSOEk inbestidura ekitaldiaren aurretik alderdi guztiekin hasitako errondari amaiera eman dio.

Uxue Barkosek PSOEk emandako aukera eskertu du, eta "Nafarroako ordezkaritza abertzale, euskaltzale eta ezkerrekoak" Espainiako Gobernuko alderdi nagusiarekin eztabaidatzeko aukera izan duela nabarmendu du, "lehen aldiz 25 urtean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.