Barrenaren esanetan, "prentsa ohar bat erantzun modura komunikabideetara bidaltzea ez da modu egokia", eta Aralar, EA, EAJ eta Batzarrek osatzen duten koalizioari bilera eskaria egin dio, hauteskunde eskaintzaz eztabaidatu eta iritziak elkartrukatzeko, eta bide batez, "Nafarroa bai koalizioari botoak gehitzeko, nahiz eta hauteskunde programan desadostasunak egon".
Nafarroa Baik atzo kaleratu zuen oharraren harira, Pernando Barrenak esan du Bergarako proposamenak "giza eskubideen aldeko konpromisoari egiten zaizkion erreferentzia nahikoa jasotzen dituela Aralarren ekarpenez, eta ikuspuntu guztiak batu eta eroso sentitzeko gutxienekoak betetzen ditu". Barrenak gehitu duenez, Bergarako proposamenak "gatazka politikoa konpontzeko apustu garbia egiten du eta aniztasuna politikoa errespetatzen du".
Oinarriak onartzeko eskaria
Batasuneko kideak Bergarako proposamenaren oinarriak onartzeko eskatu dio berriz ere Nafarroa Bairi, "autodeterminazio eskubidea, Estatuarekin bitartekaritza bat bideratzeko beharra eta gatazka politikoa bide politikoak erabiliz konpontzea". Barrenaren esanetan, hauteskunde akordio horrek ez luke soilik "hauteskundeetan boto gehiago lortu eta UPNri aurre egiteko" balio behar, "baizik eta hauteskunde ondorengo eszenatokian pentsatzeko". Nafarroa Bai koalizoarekin "ezberdintasunak" dituzten arren, "hauteskunde akordio bat lortzeko prest gaude".
Batasunak ez duela Nafarroa Bai-ko parte izan nahi esan du Barrenak, "baizik eta akordio bat nahi" duela, eta beren proposamena ez onartzeko arrazoiak ez dituztela ezagutzen nabarmendu du. "Guk egindako proposamenaren antzeko erantzun bat jaso nahi dugu", esan du.
"Ohiko" politikari uko
Pernando Barrenak esan duenez, "ez dut bat egiten Nafarroa Bai-ren ikuspegi politikoarekin, Nafarroa Baik ohiko politiko egingo baitu, Aragoiko, Galiziako, Kataluniako edo Andaluziako parlamentario batek egingo zukeen moduan". Jarrera hori "errespetatzen" duela esan du Barrenak, baina hori ez dela Nafarroak eta Euskal Herriak behar duena gaineratu. "Garrantzitsuena ez da diputatu batek Madrilen egiten duena, baizik eta egoera politiko irauliko zukeen gutxieneko akordio bat baizik".
Nafarroa Bai-Bergarako proposamena
Nafarroa Bai-ri botoa emateko eskaintza indarrean dagoela esan du Barrenak, eta bilera baterako deia egin dio koalizioari
Pernando Barrena Batasuneko kideak gaur Iruñean adierazi duenez, ezker abertzaleak Nafarroa Bai koalizioari botoa eskatzeko eskaintzari eusten diola azpimarratu du, koalizio horrek Bergarako proposamenaren oinarriekin bat egiten badu. Halaber, hauteskunde eskaintzak hitz egiteko bilera bat eskatu dio Barrenak koalizioari. Nafarroa Bai-k atzo kaleratutako agiria ezker abertzaleak "ez duela bere egiten" nabarmendu du. Nafarroa Baik euren printzipioekin bat egiten dutenak hartuko zituela esan zuen atzokoan, indarkeria gaitzesteko atala barne.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu