Barrenak agertu duenez, "hautes lankidetzarako" proposamen bat egin nahi diote Nafarroa Bairi: "Ezker abertzaleak eskatzen dio Nafarroa Bairi plataforma horren atxikimendua Bergarako proposamenak jasotzen duen filosofia politikoarekiko, eta, gero, ezker abertzaleak, kasu honetan Bergarako ekimenaren sustatzaileek bozka eskatuko lukete Nafarroa Bairen alde 2004ko Espainiako hauteskundeetan", agertu du Barrenak.
Ostegunean, Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak iragarri zuen Nafarroa Bairen inguruan "ekarpen positiboa" egingo zutela, hain justu, gaur arratsaldean, 18:30etan hasita, Iruñeko Anaitasuna aretoan egin den ekitaldi politikoan.
Nafarroa Bai koalizioa Aralarrek, EAk , EAJk eta Batzarrek osatu dute, eta Uxue Barkos kazetaria da kandidatura horretako zerrendaburu Espainiako Legebiltzarrerako, eta Jose Luis Mendoza euskaltzale ezaguna Senaturako.
Politika
Nafarroa Baik "Bergarako proposamenaren filosofia politikoari" atxikimendua agertuz gero, haren aldeko botoa eskatuko du Batasunak
Batasuna prest dago datorren martxoko Espainiako hauteskundeetan Nafarroa Bairen aldeko botoa eskatzeko, baina horretarako, keinu bat eskatu dio kandidatura horri: ezker abertzaleak egindako Bergarako proposamenaren "filosofia politikoari" atxikimendua agertzea. Hala jakinarazi du Pernando Barrena Batasuneko buruzagiak gaur eguerdian Iruñean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu